Skip to main content

Herri Urratsek 5.000 'erlezain' lortzeko kanpaina nazionala abiatu du

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, mar. 03 - 10:03

Herri Urratsen 'erlezainak' diru kanpaina nazionala aurkeztu du Seaskak Hendaian. Erlezain bakoitzak hamar euro edo gehiagoko ekarpena egingo du, eta trukean Herri Urratsen erlearen irudia duen pin bat jasoko du etxean, zaindu eta babes dezan. Arberoa ikastola eta Kattalin Elizalde kolegioa laguntzeko izango da bilduko duten dirua. 5.000 erlezain biltzera iritsi nahiko lukete. Herri Urratsen webgunetik egin daiteke ekarpena.

Euskal Herriko 25 pertsona ezagunek eman diote babesa Seaskaren kanpainari.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista