Hego Lapurdiko lau herri euskara sustatzeko elkartu dira
Gizartea
Irene Garitagoitia Beitia
2025, ots. 14 - 12:02
Hendaia, Urruña, Ziburu eta Donibane Lohizunek euskararen aldeko sentsibilizazio hamabostaldia antolatuko dute. Martxoaren 15etik 30era, hitzaldiak, tailerrak, formakuntzak eta ikuskizunak egingo dituzte. “Euskara, etorkizunerako hautua, urratsez urrats haurrekin bide egiten” leloa erabiliko dute. Plazara elkartearekin batera antolatu duten egitarau bereziak Hamabost egunez, hamar ekitaldi inguru izango ditu.