Skip to main content

Hasi dira unibertsitatera sartzeko probak Hego Euskal Herrian

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2025, eka. 03 - 15:06

17.000 ikaslerekin hasi dira Unibertsitatera sartzeko probak Hego Euskal Herrian. Aurten, gainera, ikasleek lehenengo aldiz aurre egin beharko diete LOMLOEk ezarri dituen aldaketa berriei. Azaldu dutenez, aldaketa berri horiei esker konpetentziak neurtuko dira eta ez edukien gaineko ezagutza zehatza, aurreko urteetan egin den bezala. Beraz, aurten, galderen %25ek izaera konpetentziala izango dute, hau da, ikasitakoa egoera erreal batean aplikatzeko gaitasuna ebaluatuko da. Emaitzak, ekainaren 11an ezagutzera emango dira.


Aurreko urteko datuekin alderatuta, Euskal Herriko Unibertsitateak igoera txiki bat izan du ikaslegai-kopuruan. Beraz, orotara, 1.782 ikaslek egingo dute proba Arabako Campusean, 6.388k Bizkaikoan eta 4.912k Gipuzkoakoan. Izena eman duten erdiek baino gehiagok, zehazki %57,84k emakumeak dira. Gainera, ikasleen %76,6k euskaraz burutuko dituzte azterketak. Nafarroan berriz, izena eman duten ikasleen kopurua apur bat jaitsi da iazko datuekin alderatuta, guztira, aurten 3.945 ikaslek egingo dituzten Unibertsitatera sartzeko probak. Horietatik 917k euskaraz
egingo dituzte azterketak, gainerakoek berriz, gaztelaniaz.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista