Skip to main content

Harrera eta gizarteratze baliabideak indartzeko beharra, Donostian

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, mar. 18 - 11:03

Donostian kalean bizi dira 500 lagun baino gehiago. Horietako batzuek kaleetan bizitzeko aukeraren aurrean, espazio estali batzuk garbitu eta egokitu zituzten duinagoak izan zitezen, beren etxe bihurtu nahian. Azken hilabeteetan, baina, Martuteneko eskola zaharretik eta Herrerako Zardoya eremuko pabiloietako batetik dozenaka lagun kanporatu eta kaleratu dituzte.

Udalak 58 La Sirena aterpetxean kokatu zituen. Kaleratze horiek, agerian utzi dute harrera- eta gizarteratze-baliabideak indartzeko beharra Donostian, pertsona asko egoera bereziki zaurgarrian geratu baitira. Bada, horrek eragindako bizitegi-larrialdiari aurre egiteko, La Sirena udal aterpetxea harrera eta gizarteratze zentro bihurtzeko erabakia hartu du Udalak. Beraz, aterpe gisa funtzionatzeari utziko dio eta modu egonkorrean gizarteratze zentro bihurtuko da.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista