Skip to main content

Guardetxeko epaiketa epaiaren zain gelditu da: “Absoluzioa espero dugu”

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, urt. 28 - 08:01

Donostiako Guardetxea gaztetxeko bi kide epaitu dituzte, usurpazio delituak egotzita. Astearte goizean 20 bat lagun hurbildu dira epaitegira elkartasuna adieraztera. 9:30ean zuten epaiketa eta 11:00ak aldera itxaropentsu irten dira. Josu Egurza Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladako kideak Hamaikari esan dio absoluzioa espero dutela. Guardetxeko gazteak zigortzeko nahikoa froga ez dagoela iritzita, epaiketa epaiaren zain gelditu da.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista