Skip to main content

Global Sumud flotilla Gazako setioa hausteko helburuarekin itsasoratuko da abuztuaren 31n

Gizartea

Mikel Lopez de Ciordia

2025, abu. 25 - 14:08

Gazarako Mugimendu Globala erakundeak Global Sumud Flotilla izeneko ekimen berria aurkeztu du. Horretan dozenaka itsasontzik ur internazionaletan nabigatuko dute eta 44 herrialde baino gehiagotan manifestazio jendetsuak egingo dituzte Gazako setioa hausteko helburuarekin.

Elkarteak berak azaldu duenez, abuztuaren 31n Global Sumud Flotilla Bartzelonatik itsasoratuko da euskal ordezkaritzaren parte hartzearekin. Hauei beste portu batzuetako dozenaka itsasontzi batuko zaizkie. Aditzera eman dutenez ekimenak helburu argi bat du, Gazara iritsi aurretik setioa hautsi eta itsas korridore bat ireki. Erakundeko kideek azaldu dute Gaza legez kanpoko setiopean egon dela 18 urtez eta nazioarteko zuzenbideak askotan dokumentatu eta gaitzetsi duela gaineratu dute. Ildo horretan, nazioarteko erakunde eta gobernuen pasibotasuna kritikatu dute, esanez, neurri epelak hartzen dituztela irudi genozida zuritzeko eta Israelekin dituzten truke eta arma-kontratuak ez dituztela apurtzen jakinarazi dute.

Ekimena aurkezteko egindako prentsaurrekoan gogora ekarri dute aurreko ekainean antolatu zuten mobilizazio masiboa, Gazarako martxa, non Euskal Herritik setioa hautsi nahian ibili ziren, lurretik,airetik zein itsasotik.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista