GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak ezingo dute Gasteizko jaietako txosnagunean parte hartu
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
2026, uzt. 09 - 15:07
GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak aurten ere ezingo dute Gasteizko jaietako txosnagunean parte hartu. Haien esanetan, neurria Txosnen Batzordea osatzen duten ezker abertzaleko erakundeek ezarritako beto politikoaren ondorio da.
Egoera salatzeko agerraldia egin dute ostegun goizean, Gasteizko Letren Fakultatean. Azaldu dutenez, urte osoan egoera aldatzeko ahaleginak egin dituzte, baina ez dute erantzunik jaso. Gogorarazi dute, gainera, duela hilabete batzuk 450 artistak guztientzako jaiak aldarrikatzen zituen manifestua sinatu zutela, eta Gasteizko herri mugimenduko hainbat eragilek ere babesa agertu dietela.
Horren aurrean, Txosnen Batzordeari eta bereziki, bertan dauden ezker abertzaleko erakundeei datorren ikasturteari begira jarrera aldatzeko eta irtenbide bat bilatzeko eskatu diete.
Nolanahi ere, aurten ere Letren Fakultatearen parean txosna propioa jarriko dutela iragarri dute. Azaldu dutenez, urte luzez pairatzen ari diren “betoa” salatzea dute helburu eta, euren hitzetan, “opresioaren aurkako jai herrikoi eta borrokalariak” aldarrikatzea. Egitaraua ere aurkeztu dute: txosna abuztuaren 4tik 6ra egongo da zabalik, eta bertan arituko dira, besteak beste, Ben Yart, Kumbialari, Silitia eta Maixa eta Malakias. Amaitzeko, gasteiztarrei bertara hurbiltzera eta ekimenarekin bat egitera dei egin diete.