Gizon batek barrabil bat galdu du Errekalden, Ertzaintzak jaurtitako pilotakada baten ondorioz
Gizartea
Irati Alvarez
2025, api. 07 - 12:04
33 urteko gizon batek barrabil bat galdu du Errekalden, Ertzaintzak foam jaurtigailu bat jaurti ostean. Etxarri II gaztetxea hustearen aurkako protestan kolpatu zuten gizona. Zaurituak adierazi du ospitaletik irten eta mediku txostenak eskuratu ostean salaketa jartzeko asmoa duela.