Gipuzkoako espetxe sistemaren aro berria: Martutenetik Zubietara
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, eka. 17 - 13:06
Martuteneko espetxeak ateak itxiko ditu gaur zortzi, eta bertako presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatu dituzte, Gipuzkoako espetxe sisteman aro berri bati hasiera emanez. Espetxeen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen garai honetan, birgizarteratzea ardatz duen espetxe eredu berri baten aldeko apustua ere bada. Zubietako kartzelan sei modulo dira eta laurehun pertsonarentzako lekua du. Bien bitartean, Martuteneko lursail horretan etxebizitzak eraikitzeko prestatzen hasi dira, 500 etxebizitza inguru egingo dira.

















