Skip to main content

Gernikako Udalak Gaztetxea desalojatu nahi du

Gizartea

Gaizka Leitza Alduncin

2026, abu. 25 - 15:08

Gernikako Udalak Gaztetxea desalojatu nahi du, gazteen arabera, horretarako legezko prozedurarik hasi gabe.
Egurre Gazte Asanbladak salatu duenez, udalak espazioa husteko asmoa du, bertan liburutegi bat kokatzeko obrak egin ahal izateko. Gazteek, ordea, salatu dute ez dutela inolako alternatibarik jaso eta Gaztetxearen jarduerarekin jarraitzeko bermerik ez dutela.

Astelehen goizean, dozenaka gazte elkartu dira Gaztetxearen inguruan, eraikinean obrak egiteko ardura duen enpresaren etorrera aurreikusita baitzegoen. Adierazi dutenez enpresa ez da bertaratu.

Udalak hainbat hedabideri jakinarazi zien obrak ez zirela atzo hasiko, baina ez zion informazio hori Gazte Asanbladari helarazi . Horren aurrean, gazteek protesta udaletxeraino eraman dute eta eserialdia egin.
Azkenean Udal ordezkariekin bilera egitea lortu dute. Asanbladaren arabera, ordea, alkatetzak ez du erakutsi ez obrak atzeratzeko, ezta desalojoa gelditzeko asmorik.

Gainera, gogorarazi dute aurretik ere Gaztetxea husteko saiakerak izan direla, tartean sarraila aldatzea.
Orain, Udalak gazteei eraikina uzteko emandako epea amaitu da. Gaztetxearen jarduerarekin jarraitzeko bermerik jaso ez dutenez, espazioa defendatzea erabaki dute, eta datozen mobilizazioei adi egoteko deia egin dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista