GEBehatokiak Nafarroako Parlamentuko presidentearen babesa jaso du
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
Asteazken honetan, Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi du Ricardo Zabalza Elorgari buruz aurkeztutako ekimena Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualdek babestu duela.
Zabalza 1936ko altxamendu militarra geroztik eraildako Nafarroako 156 kargu publikoetako bat da. Behatokiaren arabera, frankismoaren biktimen familiek urte luzez isilean eta beldurrak eragindako bazterketapean bizi izan dute mina. Horregatik, erakundeek justizia eta erreparazio prozesuak lagundu behar dituztela defendatu dute.
Ekainaren 5ean, Behatokiak Espainiako Gobernuari eskatu zion Zabalza epaitu zuen gerra-kontseilua eta haren fusilamendu-epaia legez kanpokotzat eta legitimitaterik gabekotzat jotzeko, eta aitortza eta erreparaziorako adierazpena egiteko. Horretarako, Nafarroako Parlamentuko presidentearengana jo zuten babesa eske, bai eta Nafarroako Alderdi Sozialistarengana eta UGT sindikatuarengana ere, Zabalza erakunde horietako kide izan baitzen.

















