Gasteizko Udalak azpikontratatutako lorezainak lau hilabete bete dituzte greban
Gizartea
Aiora Sillero
Gasteizko Udalak azpikontratatutako Enviser enpresako lorezainek lau hilabete bete dituzte greba mugagabean. Lan baldintza duinak eta soldata nahikoak bermatuko dituen hitzarmena aldarrikatzeko ekin zieten lanuzteei martxoaren 26an. Oraindik akordiorik ez dutela lortu salatzeko manifestazioa egin dute astelehen honetan.
Lorezainek azaldu dutenez, lau hilabete hauetan zehar bilerak izan dituzte, baina akordioa lortzeko “oztopo nagusia” soldatak dira. Baieztatu dute Espainiako hitzarmena dutela eta behargin gehienen soldatak ez direla lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen. Aurreko astean batzarra izan zuten Eusko Jaurlaritzarekin eta proposamen berriak helarazi zizkieten, hala ere, lorezainek jakinarazi dute aurkeztutako neurri berri horiek “langileen prekaritatea 2028 urtera arte betikotzen” dutela.
Ildo horretan enpresaren jarduna eta Beatriz Artolazabal zinegotzia eta Maider Etxebarria alkatearen jarrera gogor kritikatu dituzte, euren iritziz ez dute arazoa konpontzeko presarik eta agonia luzatu baino ez dute egiten.
Gauzak horrela, gogoratu beharra dago, ekainetik gutxieneko zerbitzuak betetzen daudela langileak, Eusko Jaurlaritzak ezarri zituen eta lorategietako eta parkeetako belar luzeak moztera behartu zituen. Neurri horien aurka agertu dira beharginak, azaldu dutenez, gehiegizkoak dira ezarritako zerbitzu minio horiek.

