Skip to main content

Familia bat eta haien seme adingabea etxetik bota ditu Gasteizko udalak

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2025, abe. 12 - 13:12

Gasteizko Alde Zaharrean bizi zen familia bat etxegabetu dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Ostegun eguerdi honetan polizia bizilekura hurbildu da eta kalea moztu dute etxea husteko. Auzoan Bizi sindikatuak jakinarazi duenez, familiak ez zuen prozesu judizialaren berri eta beraz, ez du defentsa juridikorako eskubiderik izan. Sindikatuko kideak etxegabetzea gelditzeko asmoz komitiba judizilarekin negoziatzen saiatu dira baina euren hitzetan “entzungor egin dute”.
Adingabe bat duen familia gizarte zerbitzuetara bideratu dute eta aste beteko pentsioa eskaini diete.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista