Euskotrenek euskararen ezagutzaren eskakizuna murriztu nahi du
Gizartea
Irene Garitagoitia Beitia
2025, mar. 26 - 09:03
ELA sindikatuak Euskotrenek euskararen ezagutza eskakizuna murriztu nahi duela salatu du. Egun, enpresa publikoan lan egiteko B2 hizkuntza eskakizuna dago, baina B1 mailarekin nahikoa izango litzatekeela planteatu du Euskotreneko zuzendaritzak. Enpresa batzordeari aurkeztu berri dion euskara errekerimenduei buruzko dokumentuan azaltzen da asmo hau.
ELAk zerbitzua euskaraz jasotzeko eta euskaraz lan egiteko eskubideen kontra doala salatu du. Gogorarazi duenez, 2013tik gaur arte euskararen gutxieneko baldintza B2 izan da, Euskotrenen akordioetan urtez urte berretsi den bezala. Sindikatuak oso larritzat jo du Euskotrenek atzera egitea dakarren proposamen bat egin izana, are gehiago jakinda enpresak euskararekiko konpromisoa jasota duela Konpromiso Sozial Korporatiboen artean.
Gai honek sor dezakeen gatazka dela eta, enpresak hitzarmen kolektibotik kanpo negoziatu nahi duela euskararen eskakizuna murrizteko proposamena salatu du ELAk.
Gauzak horrela, ELAk ezinbestekotzat jo du euskararen baldintzei buruzko eztabaida lehen lerroan jartzea eta hitzarmenaren negoziazioan sartzea, horrela bakarrik baldintzatu ahal izango baitira behar bezala hitzarmenaren edukiak.
ELAk ziurtatu du ez duela onartuko euskara bigarren mailako eztabaida izatea, ezta euskararen normalizazioan eta administrazio publikoen euskalduntzean atzerapausorik ekarriko duen proposamenik ere.