Skip to main content

Euskararen aldeko Itun Soziopolitiko berrirako proposamena aurkeztu dute hainbat eragilek

Gizartea

Ane Urkola Agirrezabala

2025, ira. 26 - 15:09

Gizarteko 113 eragilek bat egin dute Donostian, Batuz Aldatu akordioaren Talde Eragileak euskararen aldeko Itun Soziopolitiko berrirako duen proposamenaren aurkezpen ekitaldian. Euskarari etorkizuna bermatzeko hizkuntza-politiketan egin behar den jauziaren oinarrien berri eman dute: euskararen ezagutza orokortzea, normal erabiltzeko baldintzak sortzea eta estatus-aitortzan aurreraurratsak egitea.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista