Euskara etorkizuneko Nafarroa eraikitzeko giltza eta zubi gisa aldarrikatu du Sorionekuak mugimenduak
Gizartea
Ane Garitaonandia
2025, Maiatza 12 - 15:05
Sorionekuak mugimenduak euskara aldarrikatzeko mobilizazio handi bat antolatu zuen Nafarroan maiatzaren 10ean. Eguraldi txarrak arratsaldeko manifestazioa bertan behera uztea ekarri zuen, baina goizean 20 herri eta eskualdetan zubiak bete ziren, euskararen aldeko mezua zabaltzeko. Ekitaldian parte hartu zutenek euskararen garrantzia nabarmendu zuten Nafarroako nortasunean.