Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen hizkuntza larrialdia salatu du Bilbon eta Donostian
Gizartea
Maite de Felipe Suso
2025, aza. 24 - 14:11
Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldiak egin ditu Bilbon eta Donostian, euskararen aurkako azken sententziak salatzeko. Horietan adierazi dute sententziaz sententzia euskararen ofizialtasuna bera deseraikitzen ari dela botere judiziala. Azaldu dutenez, azken honek ontzat ematen duen markoa gaztelaniaren erabateko nagusitasunaren aldekoa da, eta horrenbestez, euskara beti minorizatuta nahi dute.

