Skip to main content

Euskal Udalekuetako hezitzaileek nabarmendu dute ez dutela "eraso salaketarik" jaso

Gizartea

Maria Blanco Martin

2025, urr. 06 - 17:10

Pasa den ostiralean, Bernedo, Goñi eta Abaigarreko Euskal Udalekuetako hainbat hezitzaile eta familia batu dira Bergaran. Han, azken asteotan jasotzen ari diren jazarpenak eta haien kontrako mezu iraingarriak salatu dituzte. Horretaz gain, hilabete honetan argitaratu diren salaketak dutxen funtzionamenduei buruzkoak izan direla azpimarratu dute, ustezko erasoei inguruko salaketak alde batera utzita.

Halaber, edozein eraso gaitzezten dutela azpimarratu dute, eta, horretarako, feminismoan oinarritutako protokoloak ezarriko direla eta hezitzaileen artean erasotzailerik izan ez gero, jakinaren gainean egon behar dutela argitu dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista