Skip to main content

Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean egingo diren mobilizazioak zehaztu ditu

Gizartea

Maite de Felipe

2025, aza. 17 - 12:11

Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean egingo diren mobilizazioen inguruko xehetasunak eman ditu astelehen honetan, Gasteizen. ‘Konplizitate sareen aurrean, erresistenzia feminista’ lelopean abiatuko dira 18.30ean Baionatik eta 19.00etan Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñetik.
Mugimendu Feministako lagunek salatu dute askok feminismoaren eta indarkeria matxistaren aurkako diskurtsoa darabiltela bestelako gorroto mezuak zabaltzeko, arrazakeria indartzeko esaterako. Azpimarratu dute borroka antiarrazista izan behar dela.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista