Euskal Herrian Euskaraz-ek manifestaldia iragarri du abenduaren 6an
Gizartea
Maria Blanco Martin
2025, urr. 02 - 16:10
Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) agerraldia egin du Durangon manifestaldiaren deialdia egiteko abenduaren 6an. Hizkuntzaren egoeraren gainbehera salatu eta euskararen aldeko borroka babestu du. Euskaltzaletasuna eta hizkuntzaren burujabetza aldarrikatzea da haien helburua, hain zuzen ere.