Skip to main content

Pasa den astean Iruñean ekidin zen etxegabetzea gauzatu du Espainiako poliziak

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, eka. 11 - 13:06

Duela astebete geldiarazitako etxegabetzea asteazken goizean gauzatu da Ana Belenen etxean, Iruñeko Alde Zaharreko San Lorenzo kalean, salatu dutenez, inolako agindu judizialik aurkeztu gabe. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak adierazi du etxegabetzea legez kanpokoa eta bortitza izan dela. Elkarretaratzea deitu dute gaur 18:30ean Udaletxe Plazan.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista