Skip to main content

Erraustegiaren isurketekin zerikusia duten hamazazpi arduradunek deklaratu beharko dute azaroan

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2025, urr. 09 - 13:10

Zubietako erraustegiarekin zerikusia duten hamazazpi zuzendaritza-kargudun eta teknikarik Donostiako Epaitegian deklaratu beharko dute azaroaren 4, 5 eta 6an, ikertu gisa, Arkaitzerrekako errekan egindako isuri toxikoengatik “ingurumenaren aurkako ustezko delitua” egotzita. GuraSOS elkarteak eman du zitazio horien berri. Inputatuen artean Ekondakin eta Ekobal enpresetako zuzendariak daude, erraustegiaren emakidaduna eta operatzailea, baita obra-ziurtagiriak eta -aktak ematen dituzten teknikariak ere.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista