Emakundek berdintasunaren aldeko gizon politikarien euskal sare bat sortzeko proposamena aurkeztu du
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
Astelehen honetan, Emakundek berdintasunaren aldeko gizon politikarien euskal sare berri baten proposamena aurkeztu du. Honek, Gizonduz ekimenak egindako lana bideratzeko helburua du, berdintasunaren aldeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta ekintza sustatzean oinarrituta. Hala, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak sarera batzeko dei egin die gizon politikariei.
Elgarrestaren arabera, Gizonduz duela 20 urte sortu zenean, “Emakunde ia zerotik hasi zen gizonak eta maskulinitate berdinzaleen gaiak jorratzen”. Hala ere, azaldu duenez, gaur egun dagoeneko 42 mila lagun baina gehiagok parte hartu dute ekimenaren ikastaroetan, eta %60 inguru gizonak dira. Zuzendariaren hitzetan, hau “adierazle esanguratsua” da, eta, “poliki bada ere, egoera aldatuz doa”.
Honen aurrean, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du gizarte berdinzale baterantz aurrera egiteko, “kontzientziatuak, trebatuak eta konprometituak” diren ordezkari politikoak izatea “funtsezkoa” dela, lidergo berdinzale, partekatu eta justu baten eredu gisa.

















