Emakume bat hil da Bilboko Labayru kalean izandako sutean
Gizartea
Ane Garitaonandia
2025, mar. 17 - 19:03
Sute bat piztu da Bilboko Labayru kaleko 28. zenbakiko etxebizitza batean. Han adineko senar-emazte batzuk bizi ziren. Emakumea hil egin da, eta gizonezkoa Basurtuko ospitalera eraman dute, larri. Beste zortzi bizilagun artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.