Skip to main content

Elkarretaratzea egin dute Azpeitian “indarkeria poliziala” salatzeko

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2025, uzt. 21 - 15:07

Larunbat goizaldean istiluak izan ziren Azpeitian poliziaren eta gazteen artean. 4:00ak inguruan hasi zen dena, Ertzaintzak errotulagailu batekin margoketa bat egiten ari zen herritarra identifikatu eta isuna jarri zionean. Udalak babesa adierazi die larunbat gauean lanean zeuden udaltzainei. Baina, ertzainen hedapena neurriz kanpokoa izan zela adierazi du. Azpeitiko Gaztetxeak bere aldetik indar polizialen gehiegikeria salatu du, adieraziz Polizia bera izan zela liskarra sortu zuena eta herrian hainbat gazte zauritu eta identifikatuak utzi zituena. Ertzaintzak, berriz, bi agente zauritu zituztela salatu du.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista