Elgoibar eta Tolosako anbulantzien langileek subrogatzeko aukera izango dute
Gizartea
Ainhoa Lainsa Merino
2025, abe. 31 - 12:12
Osakidetzak baieztatu du anbulantzien publifikazioarekin lotutako profesionalek subrogatzeko aukera izango dutela. Aukeran, Osasun Sistema Publikoan sartuko dira, dagozkien lanpostuak EPE bidez arauz betetzen diren arte, eta bitarte horretan zerbitzua ematen jarraituko dute egungo baldintzetan.