Eider Mendozak ‘Gure Lurra’ kongresuaren irekiera instituzionala egin du ostegun honetan
Gizartea
Maite de Felipe Suso
2025, aza. 28 - 12:11
Hiri eta landa eremuko 500 bat pertsona bildu dituen ‘Gure Lurra’ kongresuaren irekiera instituzionala egin du Eider Mendozak, Gipuzkoako diputatu nagusiak. ‘Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar’ izenarekin aurkeztu du, eta topaketa honetan denboran zehar bidaiatuko dela azaldu du, sustraiei, balio komunitarioei eta lehen sektorearen etorkizunari buruz hausnartzeko.

