Skip to main content

EHUk zuzenketa prozesuaren zenbait alderdi “argitu” ditu, eta adierazi du ez dela akatsik egon

Gizartea

Ainhoa Lainsa Merino

2026, eka. 17 - 15:06

Euskal Herriko Unibertsitateak zuzenketa prozesuaren zenbait alderdi “argitzeko” beharra adierazi du, eta ez dela akatsik izan. Instituzioak oharra plazaratu du astearteko Gobernu Kontseiluaren ostean Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak egindako adierazpenei erantzunez.

Bertan, bozeramailearen baieztapenak gezurtatu ditu, adieraziz zuzenketa prozesua ez dela guztiz EHUren ardura. Unibertsitatearen arabera, proba antolatu, koordinatu eta gainbegiratzea Hezkuntza Sailburuordetzak izendatzen duen batzorde misto baten eskumena da, eta hori Eusko Jaurlaritzako bost ordezkarik eta EHUko beste bost kidek osatzen dute .

Astelehen honetan ikasleak protesta egin dute Bilbon, USaPeko Euskara eta Literatura azterketako nota baxuen harira, akatsen bat egon ote den argitzeko egoera azter dezaten. Horren aurrean, Ubarretxenak EHUri “zorroztasuna, gardentasuna eta bizkortasuna” eskatu dizkio, baina unibertsitateak adierazi du zuzenketa, ohi bezala, objektibotasun, anonimotasun eta konfidentzialtasun irizpide zorrotzak jarraituz egin dela.

Egoera aztertzeko astearte honetan bilera egin dute Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak, Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Juan Ignacio Perez Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak. Hala ere, Berriak zabaldu duenez, errektoreak ez dauka bileraren edukirik argitaratzeko asmorik, baina gogorarazi du azterketak berrikusteko prozesua oraindik zabalik dagoela, eta hau amaitu arte itxaron beharko dela.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista