Skip to main content

EHUk euskarazko 32 plaza gehiago eskainiko ditu Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, uzt. 11 - 11:07

Medikuntzako graduko ikasketak euskaraz egin ahal izateko 32 plaza gehiago eskainiko ditu Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2025-2026 ikasturtean.


Ohar batean, EHUk adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako "lankidetzaren" eta bi aldeek hartutako "konpromisoen" emaitza dela. Konpromiso horien arabera, plazak handitzeak eragiten dituen beharrei erantzungo dio Jaurlaritzak, azpiegiturei, giza baliabidei eta praktika klinikoei lotutako beharrezko baldintzak "bermatzeko". 

Horrela, besteak beste, graduko praktika klinikoetan ikasleek eskolak euskaraz jaso ahal izateko neurriak hartuko dira. Guztira, datorren ikasturtean 200 plaza eskainiko dira euskaraz eta beste 200 gaztelaniaz.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista