Skip to main content

EHEk salatu du bere kide bati eraso egin diotela Tolosan, euskaraz mintzatzeko eskatzeagatik

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, mar. 04 - 11:03
Euskal Herrian Euskarazek salatu du euskaraz mintzatzeko eskatzeagatik bere kide bati eraso egin diotela Tolosan, inauteri jaietan, igandetik astelehenerako gauean. Jakinarazi dute tren geltokiko segurtasun agente batek eraso ziola gazteari, mutilak euskaraz hitz egiteko eskatu ostean.

Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkateak "kezkaz" hartu du salaketa, eta Udaletik gertatutakoaren inguruko azalpenak eskatuko dituztela esan du.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista