Nafarroako motibazio politikoko biktimen aitortza eskarien %77 tortura kasuak direla jakinarazi dute
Gizartea
Leire Llano eta Gaizka Leitza
Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak asteazken honetan adierazpenak eman dituzte prentsa gosari baten baitan bildu dituzten azken datuen hausnarketa egiteko asmoz. Ainara Gorostiaga Eskubi Nafarroako Torturatuen Sareko kidea eta Mikel Soto Nolasco Egiari Zor fundazioko kideek egin dituzte adierazpenak. Egiari Zor eta Nafarroako Torturatuen Sareak elkarlanean osatzen duten Egiaren Garaia Da dinamikatik Martin Zabaltzak egin zuen 3. jardueran memoria 16/2019 lege foralaren baitan emandako datu eta adierazpenetan oinarritu dira.
Gorostiagak argitu du “238 eskaera eman direla orain arte eta horietatik 184 tortura kasuak dira“. Nolascok adierazi du “lehenengo urteetatik eskaeretan gorakada egon dela”. “Nafarroako Gobernua gehiago inplikatu beharko litzatekeela” azpimarratu du Nolascok eta torturak pairatu dituzten biktimek salatu dezaten dei egin dute.

