DBHko ikasleek okerrera egin dute euskarazko emaitzetan eta hobera gaztelanian eta ingelesean
Gizartea
Ane Garitaonandia
Astelehenen honetan eman dira jakitera Unibertsitateaz kanpoko Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak 2023ko eta 2024ko "Ebaluazio Diagnostikoen" txostenaren datu nagusiak. Era berean, 2024-2028 epean emaitzak hobetzeko estrategia aurkeztu dute.
Gaztelaniaz eta ingelesez komunikatzeko gaitasunek eta gaitasun zientifikoak hobekuntza txiki bat izan zuten 2024an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako ikasleen artean Araban, Bizkain eta Gipuzkoan. Euskaraz, berriz, atzerakada txiki bat izan da, eta matematikako emaitzak egonkor mantendu dira. Bestalde, Lehen Hezkuntzan hobekuntza nabarmena izan da gaitasun zientifikoan, 2024an sei puntu igo baita Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Hala ere, gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako gaitasunean lau puntu egin du behera; gainerako gaitasunetan, berriz, emaitzak ez dira ia aldatu aurreko edizioekin alderatuta.