EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Kabiako hizkuntza eskakizunak baliogabetu zituen epaia
Gizartea
Ane Garitaonandia
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Kabiaren egoitzetan 54 lanpostu egonkortzeko lan eskaintza baliogabe uzteko erabakia. Hala, ezeztatu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako errekurtsoa, eta berretsi egin du Donostiako 1. Administrazioko epaitegiaren erabakia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lan Eskaintza Publiko bat antolatu zuen Kabian 54 plaza betetzeko. Eskaintza horretan, 54 plazetatik 49tan euskara jakitea eskatzen zen, zehazki B1 edo B2 maila izatea. Donostiako epaitegi batek Lan enplegu publiko hori baliogabetu zuen esanez euskara maila hori eskatzeak desabantailan jartzen zituela hautagai batzuk eta ez zuela aukera berdintasuna bermatzen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak erabaki hori berrikusi (Aldundiak helegitea jarri zuelako) eta arrazoia eman dio epaitegiari: euskara maila horiek exijitzea ez dagoela justifikatuta dio hainbeste plazarentzat, eta horregatik eusten dio Lan Enplegu Publikoaren baliogabetzeari.
Eskaintza hori baliogabetzeak esan nahi du 54 lanpostuak finkatzeko prozesua etenda geratzen dela. Hala ere, auzitegiak azpimarratu du administrazioak euskarazko arreta bermatzeko betebeharra duela, enplegu publikorako sarbidea mugatuko duten gehiegizko hizkuntza-baldintzak ezarri gabe.
Gipuzkoako Foru Aldundiak kezka azaldu du erakundeek ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako ebazpen judizialak areagotzean ari direlako eta iragarri du erabaki horren aurkako helegitea aurkeztuko duela Auzitegi Gorenean.

