Jennifer Lawrence aktoreak jasoko du Donostia Saria
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2025, ira. 26 - 14:09
Zinemagile, antzezle eta gidoigile ugari igaro dira egun hauetan zehar Donostiako Zinemaldiaren 73. ediziotik. Ostiral gauean, festibalak aintzatespena egingo dio Jennifer Lawrence aktoreari Donostia sariarekin.
Bestalde, 73. edizioko film sorpresa ‘Frankenstein’ izango da, Mary Shelleyren klasikoaren bertsio berria. Guillermo del Toro zinemagile mexikarrak zuzendu du.