Skip to main content

Donostiako epaileak arrazoia eman dio Groseko familia bati eta ez dute etxegabetuko

Gizartea

Maria Blanco Martin

2025, abe. 24 - 11:12

202tik urtetik bizi izan den familia bat etxegabetu nahi izan du Azora putre funtsak hilabetez ez ordaintzearren alokairua. Hasieratik zailtasunak baino ez dizkio eman putre funtsak. Familiak Saretxe sindikatura jo zuen eta alokairuaren greban parte hartu zuen. Hilabetez ez ordaindu izana egotzita, Azora putre funtsak etxegabetze jakinarazpena igorri zion otsailaren 3an. Orain, epaile batek arrazoia eman dio familiari eta etxegabetzea bertan behera geratu da.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista