Desokupazio enpresa bat adingabea duen familia gasteiztar bat etxegabetzeko saiakera egin du
Gizartea
Manex Sarasua eta Gaizka Leitza
2026, urt. 22 - 14:01
Desokupazio enpresa batek adingabe bat duen familia bat kanporatzeko saiakera egin du Gasteizen. Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du gertakaria asteazken honetan, hilak 21 eta aipatu du etxebizitzaren jabeak, “iruzurra” egiten ari denez, ezin duela familia legez kanporatu eta hortaz, ‘Desocupación Legal’ enpresa, “faxista” dela deritzotena, kontratatu duela kanporatzea burutzeko.