Skip to main content

Bizkaia With the Talent estrategiaren balantzea

Gizartea

Ainhoa Lainsa Merino

2025, abe. 22 - 09:12
Asteazken honetan, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobek agerraldia egin du aurtengo estrategiaren balantzea aurkezteko. Etxanoberen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak apustu sendoa egin du pertsonak, ezagutza eta berrikuntza erdigunean jartzeko, eta estrategia honek dagoeneko emaitza esanguratsuak eman ditu. Azaldu duenez, aurrekontu-betearazpenaren % 93ra iritsi dira, aurreikusitako hamar milioietatik 9,3 milioi hitzartu baitira. Etxanoberen hitzetan estrategiaren heldutasun-maila handia eta inplikatutako eragile guztien benetako konpromisoa adierazten du horrek.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista