Biometanizazio planari buruzko eztabaida publikoa irekitzea eskatu dute Nafarroako herritarrek
Gizartea
Irune Rejano Oyarzun
2025, urr. 27 - 13:10
Ehunka lagunek manifestazioa egin dute asteburuan Iruñean, Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari eskatzeko geldiaraz ditzatela eskualde ezberdinetan aurreikusitako biometanizazio planta handien proiektuak eta moratoria aplika dezatela.