Skip to main content

Bilboko Udalak ‘Euskara Nonahi’ kanpaina aurkeztu du euskaltegietako matrikulazioa bultzatzeko

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2025, ira. 12 - 13:09

Bilboko Udalak eta bertako euskaltegietako ordezkariek ‘Euskara Nonahi’ kanpaina aurkeztu dute tokiko euskaltegietan matrikulatzea handitzeko. Euskara ez dakitenak, ikasten jarraitu nahi dutenak edo hobetu nahi dutenak matrikulatu daitezen bultzatzea da Udalaren xedea. 

Zentro, ordutegi eta mailen "eskaintza anitza" nabarmendu dute aurtengo matrikulazio-kanpainaren aurkezpenean, baita ikaskuntzarako laguntza ekonomikoak ere. Jakinarazi dutenez, 2024an nabarmen handitu zen emandako diru-laguntzen kopurua 2023 urtearekin alderatuta, 288tik 845era zehazki.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista