Skip to main content

Bilbok erasoen aurkako konpromisoa berretsi du Aste Nagusian

Gizartea

Ane Garitaonandia

2025, abu. 14 - 13:08

'Errespetu Nagusia' lelopean, Bilboko Udalak jaietan eraso matxista, arrazista eta LGTBIQ+fobikoak prebenitzeko eta artatzeko estrategia integrala jarriko du martxan aurten ere. Kanpaina larunbat arratsaldean, hilak 16, aktibatuko da ofizialki txupinazoaren jaurtiketarekin eta Marijaiaren agerpenarekin batera.

Udalak azaldu du baliabide publiko eta arreta-dispositibo ugari jarri dituela martxan eguneko 24 orduetarako, Berdintasun eta Jaietako, Segurtasuneko, eta Gizarte Ekintzako sailek bultzatuta.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista