Bikote bat eta haien semea etxegabetze arriskuan, izen nahasketa baten ondorioz
Gizartea
Irati Alvarez
2025, uzt. 10 - 15:07
Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak salatu du Errenteriako alokairuko etxebizitza batetik kaleratzeko zorian dagoela bikote bat eta haien 10 urteko semea, izen-abizen berdinak dituzten bi emakumeren arteko nahasketa baten ondorioz. Kaleratze arriskuan dagoen ama kaltetuaren eta beste pertsona baten izenak nahastu dituzte.