Skip to main content

Atharratze prest dago ostegun honetan 24. Korrikari hasiera emateko

Gizartea

Maite de Felipe, Mikel Lopez de Ciordia eta Mikel Galdos

2026, mar. 18 - 12:03

Ostegun honetan abiatuko da 24. Korrika Atharratzetik, ‘Euskara gara’ lelopean. 40 urte bete dira Korrika azkenekoz herri horretatik atera zenetik, eta horregatik egitarau berezia antolatu dute bertan. Goizeko hamarretan, Korrika Ttipiarekin batera txaranga, ikuskizun, erraldoi eta gaiteroak izango dira.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista