Skip to main content

Asteburu honetan hainbat bertsolari txapelketa ospatu dira Euskal Herriko txoko desberdinetan

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2025, aza. 10 - 12:11

Dagoeneko ezagunak dira 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan kantuan arituko direnak. Asteburu honetan jokatu dira sailkapen faseko azken hiru saioak, Ozaetan, Bernedon eta Gasteizen. Horietan, Unai Andak, Eli Zalduak eta Ekaitz Samaniegok irabazi dute eta horrenbestez finalerako sailkatu dira. Momentuz ez dute zehaztu txapelketa noiz hasiko den ezta faseen inguruko xehetasunak ere.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista