Skip to main content

Askabidek helegitea jarriko du epaileak klinika aurrean elkarretaratu ziren 21 antiabortistak absolbitu ondoren

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2025, abe. 10 - 13:12

Gasteizko Askabide klinikaren aurrean elkarretaratu ziren 21 antiabortistak absolbitu ditu Zigor Arloko Lehen Epaitegiak. Ebazpenaren arabera, 21 pertsona hauek ez zuten inor jazarri, eta “akusatuek modu guztiz baketsuan” jokatu zuten. Izan ere, epaileak adierazi du auzipetuen jokabidea ez zela “hertsailea izan eta ez zutela jokabide bortitzik izan klinikara hurbiltzen zirenen aurka”. Hori gutxi ez eta, gaineratu du langile eta erabiltzaileen “egoera psikologikoak errealitatea modu distortsionatuan jasotzea” eragin zezakeela.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista