Armiñonen ehun hektareako parke fotovoltaiko bat jartzeko ingurumen baimena jaso du Ekieneak
Gizartea
Ane Garitaonandia
2025, Maiatza 23 - 11:05
Armiñonen 231.000 modulu fotovoltaiko instalatzeko baimena jaso du Ekieneak, ingurumen inpaktuaren inguruko aldeko ebaluazio txostena jasota. Ekienea 200 hektareatan zehar hedatuko da. Horietatik 100 planta fotovoltaikoak hartuko ditu, eta beste 100, ingurumena konpentsatzeko eta baso-eremuak zaintzeko lursailek. Araban orain arte baimendutako parke fotovoltaikorik handiena izango litzateke.
Inbertsioa 70 milioi eurokoa izango da, 300 lanpostu sortuko ditu, eta horren karietan hainbat proiektu abiatuko dira, biodibertsitatearekin elkarbizitza sustatzeko. 125,89 megawatteko potentzia izango du parkeak, eta 47.500 etxebizitza hornitu ahal izango lituzke. Atmosferara urtean 12.400 tona CO2 isurtzea saihesteko adina energia ekoitziko du.

