Skip to main content

Araba Euskaraz jaia ospatu dute Amurrion

Gizartea

Ainhoa Lainsa, Ane Urkola eta Agurtzane Barrondo

2026, eka. 15 - 12:06

Milaka herritar hurbildu dira Amurrion ospatzen ari diren Araba Euskaraz jaira. Taupadak berpiztu lelopean, Arabako ikastolek euskarari egiten dioten ekarpena nabarmendu dute bertan. Abanikoa, ura eta itzala ezinbestekoak izan dira beroari aurre egiteko.

Goizean goizetik sumatu da giro beroa, baina hala ere, milaka herritar hurbildu dira Aiaraldera euskarari bultzada ematera eta bertako Aresketa ikastolak antolatutako ekintzetan parte hartzera. Hiru gunetan banatuta, askotariko tailerrak, ikuskizunak eta kontzertuak izan dira bertan.

Azken lau urteetan Gasteizen ospatu da jaia, eta aurten Amurrion bildu dira euskaltzaleak. Josu Barrenengoa Aresketa Ikastolako lehendakariak nabarmendu duenez, komunitatea trinkotzeko eta herrian euskararen erabilerari bultzada emateko baliatu dute hitzordua.

Argantzun ikastolak jaso du hurrengo urtean Arabako Ikastolen aldeko jaia antolatzeko lekukoa. Gogoz eta arduraz, hasi da atzera kontaketa euskararen olatua TrebiƱura zabaltzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista