Amaya Zabarteren kasua Eusko Legebiltzarrera eraman nahi dute, justizia egiteko
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2025, ira. 17 - 14:09
Iazko martxoan Txapeldunen Ligako Realaren eta Paris Saint Germain taldearen arteko partida baten aurretik izandako istiluetan Ertzaintzaren karga baten ondorioz buruan zauritu zen Amaya Zabarte Realeko zalea. Epaitegietara jo zuten biktimak eta haren defentsak gertatutakoa argitzeko asmoz, salatuz "justifikaezina" izan zela agenteen jarduna, baina "babesgabetasun sentsazioa" dute.
Horregatik, orain, Eusko Legebiltzarrean agertzea eskatu dute Joseba Novoa emakumearen senarrak eta Iker Sarriegi familia ordezkatzen duen abokatuak, kasua azaltzeko. Poliziak eta epaileek egin ez duten lana "herritarrek aukeratutako ordezkariek" egingo dutelakoan daude.