Alegazioak aurkeztu dizkiote Erorien Monumentuaren katalogo aldaketari
Gizartea
Irune Rejano Oyarzun
Talde Memorialistek alegazioak aurkeztu dituzte Iruñeko Erorien Monumentuaren katalogoa aldatzearen aurka.
Udalaren akordioa baliogabea dela argudiatu dute, memoriaren legea errespetatzen ez duela salatuz.
Guztira, hiru alegazio nagusi aurkeztu dituzte.
Lehenengoak dio aldaketak ez duela baliorik, ez zelako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta ez zituelako legezko prozedurak betetzen.
Bigarrenaren arabera, katalogo aldaketaren helburua monumentuaren ingurua eraldatzea da, eta horrek, haien ustez, hiriarentzat garrantzitsua den eragiketa bat ezkutatzen du.
Hirugarren alegazioak hiritarrei galdetu ez izana salatzen du eta aldaketak ez duela ikur frankistak kentzea eskatzen duen 2022ko Memoria Demokratikoaren Legea errespetatzen.
Gainera, aldaketa arbitrarioa dela ziurtatu dute, ez baitu hori justifikatzen duen txosten tekniko eta juridikorik.
Alegazio horiek aintzat hartzen ez badira, elkarteek lau aukera proposatu dituzte dokumentua aldatzeko eta memoria historikoa babesteko.