Aldatu Gidoia ekimenak EITBk ETB3 itxiko duela salatu du
Gizartea
Gaizka Leitza Alduncin eta Leire Llano
Pasa den ostiralean Aldatu Gidoia taldeak ETB3 telebista kanala itxiko dutela salatu zuen bere sareetan. Elkarteak adierazi du “zerbitzu publiko gisa dagokion eginkizuna urratzen ariiko dela: haur eta gaztetxo guzti-guztiei euskarazko ikus-entzunezko edukietarako sarbide unibertsala bermatzea”. Argitaratutako datuen arabera, Hego Euskal Herriko etxeen %40k telebista modu tradizionalean ikusten du eta ez internet bidez, konexiorako erraztasun faltagatik. Hau da, 170.000 haur eta gaztetxo ETB3ko edukia ikusi ahal izan gabe utziko dituzte.
“Epe luzera euskararen transmisioan eta haur eta gaztetxoen hizkuntza-ohituretan eragingo duela” azaldu du taldeak. Gainera, “ez da onargarria EITBko arduradunek audientziaren, kontsumoaren eta merkatuaren argudioa erabiltzea milaka haurrei eragingo dien neurria hartzeko” onartu du Aldatu Gidoiakek. Horregatik, taldetik eskatzen dute EITBk prozesu demokratiko “zintzoa””eta norabidetze estrategikoa abian jarri ditzala. Amaitzeko, adierazi dute “euskarazko edukiaren eskaintza handitzea dela kontua eta ez murriztea”.

