Skip to main content

AEK-ko euskaltegietan matrikulazioa zabalik dago jada irailaren 30era arte

Gizartea

Maite de Felipe Sosa

2025, ira. 02 - 14:09

Zabalik da jada matrikulazioa AEK-ko euskaltegietan. Irail osoan zehar izango dute aukera herritarrek izena emateko. Aurtengo xedea Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea da eta horrenbestez, euskaltegiak euskara ikasteko gune erosoak izatea nahi dute. Hala adierazi dute astearte honetan egin duten prentsaurrekoan.

Bestalde, aurkezpenean Korrikaren inguruko hainbat xehetasun eman dituzte. 24. edizioa izango da eta antolakuntzan urtebete daramatela ohartarazi dute. Martxoan izango da eta edizioak euskara herritar guztiontzat aterpe ireki eta erosoa dela sentiaraziko du.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista